jueves, 26 de abril de 2018

Apirilaren 28 eta 29ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan txikienek (LH3-LH4) eskubaloiko azken jardunaldia jokatuko dute. Alebinek (LH5-LH6) saskibaloiko azken jardunaldia izango dute. Baina azken hauen kasuan, finalerdietara sailkatzen diren taldeek maiatzaren 4ean (ostirala) izango dute hurrengo partidua.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue larunbateko partiduen orduetgiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 6. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 6.jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Larunbataz gain, igandean plaieroetako finalak jokatuko dira. Ikastolako 5. mailako nesken talde bat iritsi da bertara eta hauek partidua jokatuko dute Zarauzko malekoian 10:15ean. Azaldu animatzera!



Amaitzeko, aipatu, herriko esku pilota txapelketari hasiera emango zaiola maiatzean. Partidu hauek larunbat arratsaldez jokatuko dira Orioko frontoian.

No hay comentarios: