miércoles, 25 de noviembre de 2015

Azaroaren 28ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan hondartzako futboleko 2. jardunaldia jokatuko dugu.

Eguraldi txarra emanda dago beraz, aldatzeko erropa eramatea komeni da!

Hurrengo loturetan partiduen ordutegia, eutobusaren ordutegia eta guraso arduradunak zeintzuk diren.

1) Partiduen ordutegia


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


2. txandako taldeak bitan zatituta zaudete. Partidua amaitu eta 13:00etan autobusa hartzen duzuenok azkar ibili mesedez, ondorengoek ahalik eta gutxien itxaron dezaten. Esan bezala, eguraldi txarra iragarrita baitago eta bustita zai egotea ez da batere atsegina!


Ondo pasa!

martes, 24 de noviembre de 2015

Orioko 3x3ko saskibaloi txapelketan izena emateko epea zabalik dago.


Abenduaren 7an eta 8an Orioko Herri Ikastolak (ZASTen eta Orioko udalaren laguntzaz) antolatzen duen 3x3 txapelketan izena mateko epea zabalik dago. Zabalik egongo abenduaren 4a, Ostirala arte!

Etxeko txikienek, LH3tik DBH2ra artekoek, abenduaren 7an, Astelehenean, jolastuko dute. Partehartzaile guztiek kamixeta bana jasoko dute eta sari gehiago ere egongo dira.

Txapelketaren antolamendua egokia izan dadin, talde kopurua mugatua da eta beraz jolastu nahi duzuenok izena eman ahalik eta azkarren!

Izena emateko bi modu daude:
1) Karela kiroldegiko sarreran. Inprimakia bete eta bertan ordainduta.

2) www.zast.es web orrialdean. Klikatu hemen.


Animatu zaitezte!

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Azaroaren 21eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan hondartza alde batera utzi eta berriz ere eskubaloian zein saskibaloian arituko dira gure ikasleak.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda.


1) Benjamien (LH3-LH4) saskibaloiko 2. jardunaldia.



2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 3. jardunaldia.



3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Ondo pasa!

miércoles, 11 de noviembre de 2015

Azaroaren 14ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan hondartzako futboleko partiduekin hasiko gara.

1. txandakoak (Kartelean ezkerraldean daudenak) 10:45ean hasiko dira jolasten eta 2. txandakoak (Kartelean eskuinean daudenak) 11:45ean.

Gogoratu 1. txandakoak porteriak montatu behar dituzuela eta 2. txandakoak porteriak jaso.


1. txandan jende gehiagi garenez autobus bakarrean joateko:

              1) Orioko 31, 32, 33, 51 eta 42 taldeak, goiz zoazte eta beraz han hondartzan partiduak hasi bitartean zai egon beharko duzue (porteriak montatzeko primeran!).

              2) Orioko 44, 52, 54 eta 61 taldeak partidua amaitu ondoren egon beharko duzue zai.


Ondorengo loturetan partiduen ordutegia, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren:

      1) Futbola hondartzan.



      2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak



Orioko 62 taldeak atsedenaldia dauka.


Ondo pasa!

LH4-LH5 eta LH6ko futbol taldeen guraso arduradunen egutegia.

Asteburu honetan hasiko da hondartzako futbol txapelketa.

Ondorengo loturetan, guraso arduradunak zeintzuk diren agertzen den egutegiak daude.


LH4. maila: Guraso arduradunen egutegia.


LH5. maila: Guraso arduradunen egutegia.


LH6. maila: Guraso arduradunen egutegia.



miércoles, 4 de noviembre de 2015

Azaroaren 7ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan hasiko dira gure ikasleak eskolarteko partiduekin.

Txikienak, LH3-LH4 mailakoak saskibaloiarekin hasiko dira eta helduenak, LH5-LH6, eskubaloiarekin.

Ondorengo loturetan  partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda dituzue.


1) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia.


2) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



martes, 3 de noviembre de 2015

LH4ko Saskibaloiko eta LH5-LH6ko Eskubaloiko guraso arduradunen egutegia.

Larunbat honetan eskolarteko eskualdeko partehartze txapelketekin hasiko dira gure ikasleak.

Benjaminak (LH3-LH4) saskibaloiarekin hasiko dira eta alebinak (LH5-LH6) Eskubaloiarekin. 

Ondorengo loturetan, guraso arduradunak zeintzuk diren agertzen den egutegiak daude.