jueves, 28 de marzo de 2019

Martxoaren 30eko jardunaldia

Asteburu honetan eskubaloiko zein saskibaloiko 4. jardunaldiak jokatuko dira. Benjaminek (LH3-LH4) saskibaloian jokatuko dute eta alebinek (LH5-LH6) eskubaloian.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 4. jardunaldia

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak

viernes, 22 de marzo de 2019

Martxoaren 23ko jardunaldia

Asteburu honetan ikasturte honetako plaieroetako azken jardunaldia jokatuko da. Jardunaldi berezia izango da Zarauzko Kirol Elkartearen 75. urteurrena ospatuko baita. hori dela eta egun berean ahalik eta partidu gehien jokatzearen errekorra jarri nahi da.

Jakitun gara haur asko Txurrumuskirekin asteburu pasa doazela baina justu bada ere talde gehienak osatzeko gai gara. Gerta daiteke kasuren batean (4. mailako mutiletan) haur boluntarioak eskatzea bigarren partidu bat jokatzeko.  Autobusean komentatuko dizuet.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Partiduen ordutegiak

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak

Azkenik aldaketa txiki batzuen berri eman nahi dizuet.

Jardunaldi berezia dela eta, 3. eta 4. mailako taldeak MUNOAN jaso beharko dituzte porteriak, eta baita bertan utzi ere.

5. eta 6. mailakoak aldiz, ARGIÑANO azpian jasoko dituzte porteriak. Hori dela eta talde hauek Zarauzko  1. autobus geltokian gertauko dira.


jueves, 14 de marzo de 2019

Martxoaren 16ko jardunaldia

Asteburu honetan LH5 eta LH6 mailako ikasleek eskubaloiko 3. jardunaldia jokatuko dute. Benjaminek (LH3-LH4)  aldiz, saskibaloiko 3. jardunaldia.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 3. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 3. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak

Hainbat ohar:

ORIOKO 51, ORIOKO 53 eta ORIOKO 67 taldeen partiduak atzeratu egin behar izan dira. Beraz esango zaizue noiz jokatuko diren partidu horiek!

jueves, 7 de marzo de 2019

Martxoaren 9ko jardunaldia

Asteburu honetan plaieroetako 4. jardunaldia jokatuko da. Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

Mesedez, errespetatu dagokizuen ordutegia, eta ziurtatu ordutegia bakoitzean talde egokiak daudela.


1) Plaieroetako 4. jardunaldia

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak