jueves, 27 de septiembre de 2018

Irailaren 29ko jardunaldia

Asteburu honetan alebinek (LH5 eta LH6) errugbiko  jardunaldia izango dute. Ekintza hau goizeko 9:30ean hasiko da Astiko kirol gunean.

Ondorengo loturan aurkituko duzue ekintzaren ordutegia. Baita autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak ere.

1) Alebinen (LH5-LH6) errugbiko jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

Bestalde aipatu, benjaminak (LH3 eta LH4) urriaren 6an izango dutela 1. jardunaldia.


Amaitzeko gogoratu datorren astean hasiko direla entrenamentuak!

martes, 18 de septiembre de 2018

Irailaren 22ko eskola kiroleko jardunaldia.

Ikasturte berri on denoi!

Ikasturte berria hasi dugun honetan, eskola kiroleko lehen jardunaldia ere gainera datorkigu. Izan ere, irailaren 22an izango da lehenengo jardunaldia. 

Benjaminen (LH3-LH4) kasuan, txirrindulari txikien eguna antolatu da Zarautzen. Bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu familiak. Ekintza hau Europako mugikortasun astearen barruan kokatzen da eta nahi duenak hartu dezake parte. Horretarako nahikoa da ibiladiaren hasiera puntura azaltzearekin. Hona hemen ekintzaren kartela.


Alebinen (LH5-LH6) kasuan, multikiroleko 1. jardunaldia jokatuko dute. Ondorengo loturetan aurkituko dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.