jueves, 19 de abril de 2018

Apirilaren 21eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan jardunaldi berri bat jokatuko dugu. Kasu honetan 5. jardunaldia, bai saskibaloian eta baita eskubaloian ere.

Aldez aurretik ondo begiratu partiduei, talde batzuk (alebinen talde batzuk) bi partidu jokatuko baitituzte. Jakin badakigu ez dela egokiena baina egutegia betetzeko daukagun aukera bakarra da. Hurrengo urteetan gerta ez dadin eskatu dugu!

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 5. jardunaldia

2) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 5. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

No hay comentarios: