viernes, 26 de febrero de 2016

ADI!!!! BENJAMINEK PARTIDUAK BERTAN BEHERA!!

ADI! Biharko iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, BENJAMINEN, LH3-LH4, partiduak bertan behera geratu dira.

Alebinena hondartzan bertan erabakiko da jolastu edo ez.


HAU DELA ETA, AUTOBUSAREN ORDUTEGIAN ALDAKETAK DAUDE, begiratu mesedez!

Hemen duzue autobusaren ordutegien lotura.


Barkatu eragozpenak!

jueves, 25 de febrero de 2016

Otsailaren 27-28ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan hondartzako futboleko 5. jardunaldia jokatuko dugu.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusen ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Partiduen ordutegiak


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Jakin badakit eguraldi txarra emanda dagoela eta askok galdetu didazue ea jokatuko den edo bertan behera geratuko den jardunaldia. JARDUNALDIA BERTAN BEHERA GERATZEKO ABISUA FORU ALDUNDIAK EMATEN DU. Normalean abisu hauek ostiraletan edo larunbat goizean ematen ditu.

Beraz, hasiera batean, albiste berririk jasotzen ez badugu behintzat, jardunaldia jolastu egingo da. Dena den, adi mugikorrei!



Igandean berriz, atletismokoak Irunera joango gara, plaiaundin egingo den topaketara. Bidaia autoz egingo dugu eta irteera ordua 9:00etan BIKAMIOTAN izango da.




Ondo pasa dezazuela!

miércoles, 17 de febrero de 2016

LH4- LH5-LH6ko guraso arduradunen egutegi berriak.

Aste honetan kirol aldaketa dagoenez, guraso arduradunen egutegi berria ere egin behar da. 

Ondorengo loturetan aurkituko duzue talde bakoitzaren guraso arduradunen egutegia.







Urtero bezala, eskutitza ere jasoko duzue!

Otsailaren 20ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan kirol aldaketa emango da!

Hemendik aurrera benjaminak (LH3-LH4) eskubaloian arituko dira eta alebinak (LH5-LH6) saskibaloian.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso ardunradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloiko 1. jardunaldia.

2) Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloiko 1. jardunaldia

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Ondo pasa!

martes, 16 de febrero de 2016

LH4- LH5 eta LH6ko taldeak.

Dakizuen bezala, asteburu honetan kirol aldaketa emango da. Benjaminak orain arte saskibaloian aritu dira eta hemendik aurrera saskibaloiaren tokian eskubaloia egingo dute. Alebinek aldiz, alderantziz. Orain arte eskubaloian aritu dira  eta hemendik aurrera saskibaloian arituko dira.

Ondorengo loturetan diztuzue maila horietako  talde berriak.

LH4ko nesken eskubaloiko taldeak.

LH4ko mutilen eskubaloiko taldeak.

LH5eko nesken saskibaloiko taldeak.

LH5eko mutilen saskibaloiko taldeak.

LH6ko nesken saskibaloiko taldeak.

LH6ko mutilen saskibaloiko taldeak. 

jueves, 11 de febrero de 2016

Otsailaren 12,13 eta 14ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan hainbat ekintza ditugu!

Ostiralean, otsailaren 12an, 5. mailakoek eskubaloiko partidua dute. Bidaia autoz egingo dute.

Hona hemen partiduen ordutegia. 5. mailakoen ordutegia. Ostirala.



Larunbatean, otsailaren 13an benjaminek saskibaloiko azken jardunaldia izango dute, eta alebinek ere eskubaloiko azkena izango dute.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 6. jardunaldia. 

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 6. jardunaldia. 

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Eta amaitzeko Igandean, otsailaren 14ean,  ondorengo bi ekintzak ditugu:

1) 6.mailako ikasleek eskubaloiko azken partidua jokatuko dute. Hauek ere bidaia autoz egin beharko dute. Ondorengo loturan duzue partiduen ordutegia: Igandea, 6. maila.


2) LH5-LH6ko atletismoko ikasleak Gipuzkoako kros txapelketara joango dira. Krosa Legazpin ospatuko da eta bertara ere autoz mugituko gara.



Ondo pasa dezazuela!