miércoles, 30 de septiembre de 2015

Entrenamentuen egutegiak.

Zuetako askok galdetu didazue ea zein kirolekin hasiko garen, ea futboleko entrenamentua noiz dagoen...

Ondorengo linkean duzue alebinen zein benjaminen entrenamentuen egutegia. Aste bakoitzean zein kiroletako enternamentua duten agertzen da.


Entrenamentuen egutegia. 

TALDEAK.

Ondorengo linketan taldea zeintzuk osatzen duten agertzen da.

Alebinak (LH5-LH6) eskubaloia eta futbolarekin hasiko dira eta beraz kirol horietako taldeak agertuko dira.

Benjaminak (LH3-LH4) saskibaloia eta futbolarekin hasiko dira eta beraz kirol horietako taldeak agertuko dira.


6. Mailako eskubaloiko eta futboleko taldeak.


5. Mailako eskubaloiko eta futboleko taldeak.


4. Mailako saskibaloiko eta futboleko taldeak.



3. Mailako taldeak. 





miércoles, 23 de septiembre de 2015

Eskola kiroleko entrenamentuak urriaren 5eko astean hasiko dira!

Albiste honen bitartez jakinarazten zaizue eskola kiroleko entrenamentuak urriaren 5eko astean hasiko direla.  Alebinak (LH5-LH6) eskubaloiarekin hasiko dira eta Benjaminak (LH3-LH4) saskibaloiarekin.

Gogoratu atletismoa ez dela data horietan hasiko, bere hasiera eta amaiera data izena eman dutenei aurrerago helaraziko zaie eskutitz baten bitartez.


Azkenik, gogoratu, gurasoren bat entrenatzeko prest balego jar dadila harremanetan unai@oriokoikastola.eus helbide elektronikoan edo 625 70 64 39 telefonora deitu.

martes, 22 de septiembre de 2015

Larunbatean errugbia egiteko aukera!

Larunbat honetan, LH5 eta LH6 mailako ikasleek errugbia egiteko aukera izango dute Zarauzko Asti kirol eremuan. Deialdia irekia da, adin horretako edozein haur joan daiteke bertara. Bertan, taldeak egin eta partidutxoak jolastuko dituzue.

Beraz, nahi duena gerturatu dadila eta disfruta dezal erugbiaz!

Hemen atxikituta deialdiaren kartela.

lunes, 21 de septiembre de 2015

2015-2016 denboraldiko eskola kiroleko egutegia.

Ondorengo linkean daukazue ikasturteko larunbat goizetako eskola kiroleko jardunaldia. Egutegi honek azken orduko aldaketak jasan ditzake baldintza klimatologikoak errespetatzen ez bagaitu. Espero dezagun aurten eguraldia ere lagun izatea eta aldaketa hauen beharrik ez izatea.

Egutegia ikusteko klikatu hemen:

- 2015/106 ikasturteko egutegia.

lunes, 14 de septiembre de 2015

Ikasturte berrion!

Ikasturte berria hasi dugun honetan, eskola kiroleko denboraldi berria ere laister izango dugu martxan. 

Asteburuetako ekintzetan lehena txirrindulari txikien eguna izango da. Zarautzen ospatuko da mugikortasun astearen baitan. Nahi duenak parte hartzeko aukera aparta du!


Hurrengo egunetan berri gehiago jartzen joango naiz. Edozein zalantza izanez gero idatzi lasai unai@oriokoikastola.eus helbide elektronikora.