jueves, 6 de abril de 2017

Apirilaren 8ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan benjaminen saskibaloiko zein alebinen eskubaloiko 6. jardunaldia jokatuko da.

Jardunaldi honekin lehiaketa partehartze programari amaiera emango zaio. Benjaminen kasuan datorren ikasturtera arte ez dute partidu gehiago jokatuko baina alebien kasuan  gerta liteke talderen batek partidu bat gehiago jokatu beharra (sailkapenaren arabera), aste santu ondoren informatuko zaizue. Partidu hori jokatzekotan maiatzaaren 6an jokatuko litzake.

Hau esanda, ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 6. jardunaldia.


2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 6. jardunaldia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Azkenik aipatu nahiko nizueke maiatzeren 12an  Eskola Kirolaren aldeko eguna ospatuko dela Zarautzen. Gaur egun ezagutzen dugun eskola kirolak aurten 25 urte betetzen dituela eta, egun berezi hau antolatuko da. Oraindik egitaraua prestatzeko dago baina prest dagoenean zuekin partekatuko dut. Interesatuok udaberriko oporraldi honen ondoren izango duzue informazio gehiago.

Opor onak pasa ditzazuela!