viernes, 23 de diciembre de 2016

Gabon zoriontsuak pasa ditzazuela!

2016 urteko eskola kiroleko partiduak amaitu badira ere, gabonetan kirola egiteko aukera izango duzue. ZASTetik ondorengo eskaintza helarazi digute saskibaloira jolastu nahi duen ororentzat.

Ondorengo loturan duzue entrenamentu egun eta ordutegiak.

Alebinentzat entrenamentu saioak.

Bestalde, gabonetatik bueltan eskalda eta atletismoarekin hasiko gara.

Eskalada urtarrilaren 18an hasiko da eta atletismo otsailaren 2an.

Eguberrion eta urte berrion!

jueves, 15 de diciembre de 2016

Abenduaren 17ko eskola kiroleko jardunaldia

Larunbat honetan plaieroetako 2.jardunaldia jokatuko dugu.
Jardunaldi hau 2016ko azken jardunaldia izango da, ondoren urtarrilaren 14 arte ez baitugu partidu gehiago izango!

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Partiduen ordutegiak.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak 


Gainera, arratsaldean Orion bertan herri lasterketan parte hartzeko aukera izango dute haurrek Ondorengo loturan dituzue herri lasterketako haurren ordutegiak.  ANIMATU!!!

Herri lasterketa umeen ordutegiak 


jueves, 1 de diciembre de 2016

Abenduaren 3ko eskola kiroleko jardunaldia

Larunbat honetan, hondartzako futboleko 1. jardunaldia jokatuko da maila guztietan. Hori dela eta , eta autobusa ahalik eta ondoen gestionatzeko, zuetako batzuei denbora pixka bat zai egotea tokatuko zaizue. Batzuei partiduaren aurretik eta besteei partiduaren ondoren.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, auotbusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Hondartzako futboleko 1. jardunaldia.


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Gogoratu lehenengo txandako taldeek porteriak montatu beharko dituzuela eta bigarren txandakoek berriz,  jaso.