viernes, 27 de febrero de 2015

2014ko Otsailaren 28ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan alebinek eskubaloiko txapelketari ekingo diote eta benjaminek saskibaloiari ekingo diote.

Jakitun gara zuetariko asko Azpeitiara zoaztela Txurrumuskirekin eta hori dela eta, alebinen partidurik ez da jolastuko!


Benjaminei dagokienez, talde batzuk ez dira osatu eta beraz, bi talderekin bat osatu dugu kasu batzuetan.

Azkenik aipatu, saskibaloiko partiduak karelan jolastu ordez, ZARAGUETAN JOLASTUKO DIRELA.  Papelean karela jartzen badu ere, azken uneko aldaketa bat medio Zaraguetan jolastu beharrean gaude!


Ondorengo loturetan partiduen ordutegiak eta baita autobusaren ordutegia ere.

1) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia.

2) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.https://drive.google.com/file/d/0B1H9KZcm86U2WkVJVS1yTzltaHM/view?usp=sharing

martes, 24 de febrero de 2015

ESKOLA KIROLEKO EGUTEGI BERRIA!

Otsaila hasieran, eguraldi txarra tarteko, 2 jardunaldi bertan behera geratu ziren. Horiek berreskuratzeko urte hasieran emandako egutegian 2 aldaketa egin dira.

1) Eskola kirolaren amaiera asteburu bat atzeratu da. Oraingo egutegiarekin Maiatzaren 9an amaituko da.

2) Bertan behera geratu zen futboleko jardunaldia alebinek soilik berreskuratuko dute (LH5-LH6). Benjaminek ez dute berreskuratuko. Eta berreskuratzeko data berria, martxoaren 19, OSTEGUNA da. San Jose eguna. Partiduak ostegun goizez jolastuko dira.

Klikatu hemen egutegi berria ikusteko.

San Jose egunean jolastuko den jardunaldiaren berri zabaldu zazue arren gurasoen artean. Ziurrenik planak egiten ariko zarete edo egin dituzue partiduaren berri izan gabe!

Barkatu eragozpenak.

viernes, 20 de febrero de 2015

LH5 eta LH6ko ESKUBALOIKO TALDEAK ETA GURASO ARDURADUNEN EGUTEGIA

Datorren astean, eskola kirola bigaren fase batean sartuko da eta ondorioz LH5 eta LH6 mailako haurrak  saskibaloia egiteari utzi eta eskubaloiari ekingo diote!

Ondorengo loturetan  taldeak zeintzuk diren agertzen da eta bita guraso arduradunen egutegia ere. Gogoratu larunbat bakoitzean 2 gurasok  hartu behar dutela partiduetara joateko ardura.



5. mailako taldeak eta guraso arduradunen  egutegia.






6. mailako taldeak eta guraso arduradunen egutegia.








Dokumentu bakoitza ireki ondoren, ezkerrean behekaldean bi orrialde daudela ohartuko zarete. Batean taldeak daude zerrendatuta eta bestean guraso arduradunen egutegia. 

LH3 eta LH4ko SASKIBALOIKO TALDEAK ETA GURASO ARDURADUNEN EGUTEGIA

Datorren astean, eskola kirola bigaren fase batean sartuko da eta ondorioz LH3 eta LH4 mailako haurrak eskubaloia egiteari utzi eta saskibaloiari ekingo diote!

Ondorengo loturetan  taldeak zeintzuk diren agertzen da eta bita guraso arduradunen egutegia ere. Gogoratu larunbat bakoitzean 2 gurasok  hartu behar dutela partiduetara joateko ardura. 









Dokumentu bakoitza ireki ondoren, ezkerrean behekaldean bi orrialde daudela ohartuko zarete. Batean taldeak daude zerrendatuta eta bestean guraso arduradunen egutegia. 

OTSAILAREN 21eko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan futbola jokatuko da Zarauzko hondartzan.

Ondorengo loturetan alde batetik partiduen orduetegiak eta bestetik autobusaren ordutegia guraso arduradunen zerrendarekin.

Asteburu honetan bigarren txandako taldeek hasieran edo amaieran pixka bat itxaron beharko dute autobusa hartu ahal izateko. Gainera eguraldi txarra emanda dagoenez, aldatzeko erropa eta toalla bat eramatea goemndatzen da.


1) Partiduen ordutegia. 


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Animo eta ondo pasa!

miércoles, 11 de febrero de 2015

Otsailaren 14ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan, urtarrilaren 31ko asteburuan jolastu ez ziren partiduak berreskuratuko ditugu.

Beraz, benjaminek eskubaloiko azken partidua jolastuko dute eta alebinek, saskibaloiko azken partidua.

Gauzak honela, guraso arduradunak urtarrilaren 31n ziren berberak izango zarete.


1) Partiduen ordutegiak:

                     - Alebinak (LH5 eta LH6): Saskibaloia.

                     - Benjaminak (LH3 eta LH4): Eskubaloia.


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Asteburu honen ostean hurrengo jardunaldia plaieroak izango dira eta ondoren kirol aldaketa emango da. Hau da, otsailaren 21ean hasten den astean alebinek eskubaloia egingo dute eta benjaminek saskibaloia.

viernes, 6 de febrero de 2015

PLAIEROAK BERTAN BEHERA!

Foru aldunditik jakinarazi dutenez, aurreikuspen meteorologikoak direla eta, eskola kiroleko jarduerak bertan behera geratzen dira.

Beraz, Otsailaren 7ko eskola kiroleko jardunaldia bertan behera geratzen da!

Barkatu eragozpenak.