viernes, 30 de enero de 2015

ADI!!!!!! Eskola Kiroleko jardunaldia BERTAN BEHERA geratzen da!

Foru aldunditik jakinarazi digutenez, eguraldi txarra dela eta, 2015eko urtarrilaren 31ko eskola kiroleko jardunaldia bertan behera geratzen da.  Beraz, bihar ez da partidurik egongo!

Barkatu eragozpenak!

jueves, 29 de enero de 2015

Urtarrilaren 31ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 6. eta beraz azken jardunaldia ospatuko da. Ondoren kirolak trukatuko baitira.

Ondorengo loturetan partiduen ordutegia, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren agertzen dira.

1) Partiduen ordutegiak

               Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloia.

               Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloia.


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda.


Ondo pasa!

jueves, 22 de enero de 2015

URTARRILAREN 24ko ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA

Larunbat honetan plaieroetako 3. jardunaldia ospatuko da.

Ondorengo loturetan agertzen dira partiduen ordutegiak eta baita autobusaren ordutegia eta talde bakoitzeko guraso arduradunak nortzuk diren ere.


1) Partiduen ordutegiak.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Ikusi daiteken bezela, Orioko 34, Orioko 44 eta Orioko 52  taldeak, partidua hasi baino 45 minutu lehenago iritsiko dira  eta beraz hasieran apur bat itxaron beharko dute.

Ondoren zai egon beharko duten taldeak Orioko 51 eta Orioko 61 taldeak izango dira.



Azkenik, eguraldi txarra emanda dagoenez, aldatzeko erropa eta toalla eramatea gomendatzen dizuet.



Ondo pasa!

jueves, 15 de enero de 2015

Urtarrilaren 17ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan, saskibaloiko zein eskubaloiko 5. jardunaldiak jolastuko dira. Azken aurreko jardunaldiak hain zuzen ere.

Beti bezala, 2 lotura uztez dizkizuet. Lehenengoan partiduen ordutegiak daude eta bigarrengoan autobusaren ordutegia eta guraso ordezkariak nortzuk diren agertzen da.


1) Partiduen ordutegiak:
           
                - Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloia.
       
                - Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso ordezkariak.


Ea eguraldiak laguntzen duen!

Ondo pasa!

martes, 13 de enero de 2015

ADI! ALDAKETAK FUTBOLEKO TALDEETAN!

Ikasturtea hasi genuenean taldeak eta guraso ordezkarien egutegia jarri genituen blog honetan bertan. Kasu gehienetan aldaketarik ez badago ere,  3. eta 4. mailako talde batzuetan  aldaketak eman dira. Ikasle berriak iritsi zaizkigu eta gure artean ahalik eta ondoen egokitzeko eskola kirola herramienta egokia izanik talde ezberdinetan sartu ditugu.


Mesedez, eman begirada bat eta zabaldu mezua zuen taldeen artean.




6. mailako futboleko taldeak.

5. mailako futboleko taldeak

4. mailako futboleko taldeak

3. mailako futboleko taldeak

viernes, 9 de enero de 2015

Urtarrilaren 10eko eskola kiroleko jardunaldia

Urte berriko lehen jardunaldia bihar bertan ospatuko da.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak eta baita autobusaren ordutegiak. Guraso arduradunak zeintzuk diren ere agertzen da.

1) Partiduen ordutegia:

                Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloia.
           
                Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Ondo pasa!