martes, 18 de septiembre de 2018

Irailaren 22ko eskola kiroleko jardunaldia.

Ikasturte berri on denoi!

Ikasturte berria hasi dugun honetan, eskola kiroleko lehen jardunaldia ere gainera datorkigu. Izan ere, irailaren 22an izango da lehenengo jardunaldia. 

Benjaminen (LH3-LH4) kasuan, txirrindulari txikien eguna antolatu da Zarautzen. Bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu familiak. Ekintza hau Europako mugikortasun astearen barruan kokatzen da eta nahi duenak hartu dezake parte. Horretarako nahikoa da ibiladiaren hasiera puntura azaltzearekin. Hona hemen ekintzaren kartela.


Alebinen (LH5-LH6) kasuan, multikiroleko 1. jardunaldia jokatuko dute. Ondorengo loturetan aurkituko dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere. 


No hay comentarios: