jueves, 21 de febrero de 2019

Otsailaren 23ko jardunaldia

Asteburu honetan plaieroetako jardunaldi berri bat jokatuko da. Oraingoan ere alebinek (LH5-LH6) heuren ateak Munoan jaso eta utzi beharko dituzte. Benjaminek (LH3-LH4) aldiz, betiko tokian jaso eta utzi beharko dituzte.

Dena den, autobusaren erraztasunerako geldialdi guztiak Gurutze Gorrian egingo dira, beti bezela.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Hondartzako futboleko 3.jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

Bestalde LH5 eta LH6koentzat oharra: Eskubaloiko finalerdiak eta finalak apirilaren 12 eta 14an jokatuko dira hurrenez hurren. Beraz hasierako egutegian agertzen ez bada ere, gerta liteke bertan partiduren bat jokatu beharra izatea.

jueves, 14 de febrero de 2019

Otsailaren 16ko jardunaldia

Asteburu honetan benjaminek (LH3-LH4) saskibaloiko 2. jardunaldia jokatuko dute eta alebinek (LH5-LH6), eskubaloiko bigarrena.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4)  saskibaloiko 2. jardunaldia

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 2. jardunaldia

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

jueves, 7 de febrero de 2019

Otsailaren 9ko jardunaldia

Asteburu honetan plaieroetako 2. jardunaldia jokatuko dute ikasle guztiek.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) Hondartzako futboleko 2. jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Bide batez 2 ohar zabaldu nahi dizkizuet:

1) Alebinek (LH5-LH6) porteriak MUNOAN jasoko dituzte eta baita utzi ere. Benjaminek (LH3-LH4)  aldiz, GURUTZE GORRIAN (betiko tokian) jasoko dituzte porteriak, eta baita utzi ere. Beraz, gerta liteke autobusak bi geldiune izatea.

2) 100 sarrera dauzkat igandean Anoetan jokatuko den emakumezkoen derbirako (Real Sociedad- Athletic). Partidua iganden goizeko 11:30ean jokatuko da Anoetan. Inork sarreraik nahiko balu jarri harremanetan nirekin.