miércoles, 29 de noviembre de 2017

Abenduaren 2ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan eskubaloiko eta saskibaloiko 2. jardunaldia jokatuko da. Eguraldi txarra emanda dago, kontrako abisurik ezean partidu denak jokatuko dira. Hori bai, aldatzeko erropa eramatea gomendagarria da.

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloiko 2. jardunaldia.

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia 2. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 

Berritasun bat daukagu atal honetan. Izan ere, autobusa asteburu honetan Antoniano Ikastetxearekin partekatuko dugu. Bertako talde ugarik Orion jokatuko dute eta gure bi taldek Zarautzen. Beraz, autobus berean bi ikastetxeetako haurrak bat egingo dugu. Funtzionamendua berdina da, baina geldialdi gehiago egingo ditu autobusak. Beraz adi ibili dagokizuen geldialdian jeisteko!

miércoles, 22 de noviembre de 2017

Azaroaren 25eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan eskubaloi eta saskibaloi partiduei hasieara emango diegu.

Benjaminak (LH3-LH4) saskibaloiko partiduekin hasiko dira eta alebinak (LH5-LH6) eskubaloiko ligarekin.

Ondorengo loturan aurkituko diztuzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.


1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloiko 1. jardunaldia

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloiko 1. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Bestalde gogoratu SANIKOLASETAN ORIOKO IKASTOLAK saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatzen duela. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake KARELAN edo ondorengo loturan klik eginda.

3x3 izen ematea. 

Amaitzeko, aipatu abenduaren 6an, Sanikolas festen programaren barruan haurrentzat krossa jokatuko dela. Parte hartu nahi duenak KARELAN eman beharko du izena.

miércoles, 15 de noviembre de 2017

Azaroaren 18ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan benjaminek (LH3 eta LH4) jai izango dute.

Alebinek aldiz, multikiroleko azken jardunaldia izango dute.

Ondorengo loturetan diztuzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutuegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Alebinak (LH5-LH6): Multikirol ligaxkako 5. jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduadunak


miércoles, 8 de noviembre de 2017

Azaroaren 11ko eskola kiroleko jardunaldia

Larunbat honetan multikirol ligaxkako 4. jardunaldia ospatuko da.

Benjaminek (LH3-LH4) errugbiaz gozatzeko aukera izango dute eta alebinek (LH5-LH6) Atletismoa izango dute. Surfeko ekintza atzeratuta geratu eguraldiaren aurreikuspen txarra dela eta. Beraz, ORIOKO 52 eta ORIOKO 54 taldeek ez dute ezer izango larunbat honetan. Maiatzean surfa egiteko aukera izango dute.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue ekintza bakoitzaren ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak zeintzuk diren.

1) Benjaminek (LH3-LH4): Errugbia.

2) Alebinek (LH5-LH6): Multikiroleko 4. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Gogoratu euria egitne badu, aldatzeko erropa eramatea komeni izaten dela!

jueves, 2 de noviembre de 2017

Azaroaren 4ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan hondartzako futboleko 1. jardunaldia jokatuko da.

Gogoratu, futbola tokatzen denean autobusaren zain denbora gehiagoz egon beharko duzuela, talde denak ordutegi berean izaten baititugu partiduak.

Gainera ez ahaztu, lehenengo txandako taldeek porteriak jarri behar dituzuela eta bigarren txandakoek jaso.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Hondartzako futboleko 1. jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.