jueves, 27 de noviembre de 2014

AZAROAREN 29KO ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA

Larunbat honetan, eskubaloiko zein saskibaloiko partiduak ditugu.

Alebinak (LH5 eta LH6) saskibaloiko partiduak jokatuko dituzte eta benjaminak (LH3 eta LH4) aldiz, eskubaloikoak.

Orioko 52, Orioko 61 eta Orioko 63 taldeek Zaraguetan jolasten dute eta beste guztiek Zarautza joan beharko dute.

Ondorengo loturetan agertzen dira alde batetik partiduen ordutegiak eta bestetik, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak zeintzuk diren.


1) Partiduen ordutegiak:




Ondo pasa dezazuela!

martes, 25 de noviembre de 2014

TALDEAK ETA GURASO ORDEZKARIEN EGUTEGIAK

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko partiduekin hasiko gara.

Alebinak, hau da, LH5 eta LH6 mailako ikasleak, saskibaloiko txapelketarekin hasiko dira.

Benjaminak, hau da, LH3 eta LH4 mailako ikasleak, eskubaloiko partiduekin hasiko dira.


Ondorengo loturetan taldeak zeintzuk diren agertzen dira eta baita guraso ordezkarian egutegi osoa ere. behin klikatu ondoren, orrialde berean, batetik taldeak daude eta bestetik, ezkerrean behean agertzen den "guraso ordezkarien egutegia" gainean klikatuz gero, egutegia ere agertzen da.


3. Maila eskubaloia.

4. maila eskubaloia

5. maila saskibaloia

6. maila saskibaloia. 

jueves, 20 de noviembre de 2014

Azaroaren 22ko plaieroetako jardunaldia.

Larunbat honetan plaieroetako 2. jardunaldia ospatuko da.

1. txandako partiduak 9:00etan izango dira eta 2. txandako partiduak 10:00etan.

Autobusari dagokionez, bigarren txandako taldeak bi turnotan joango zarete autobus batean ez baikara sartzen. Arrazoi honegatik, talde batzuek partidua hasi aurretik zai egon beharko dute eta besteek partidua amaitu ondoren denbora gehiagoz itxaron beharko dute autobusa.

Azkenik ORIOKO 44 taldeak atsedenaldia dauka.

1) Partiduen ordutegiak.

2) Autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak. 

lunes, 17 de noviembre de 2014

GURASO FORMAKUNTZAN ERABILITAKO DOKUMENTUA.

Atxikituta uzten dut pasa den urriaren 30ean egin genuen gurasoentzako hitzaldiko power point-a. Bertan egon zinetenek ikusi zenuten eta bertan egon ezin zenutenek hemen daukazue begiradatxo bat emateko. Mesedez, hartu 10 minutu hau irakurzeko pena merezi du eta!

power point. 

jueves, 13 de noviembre de 2014

2014ko AZAROAREN 15eko ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA

Larunbat honetan, multikiroleko azken jardunaldiari ekingo diogu!

Txikienei igeriketa tokatzen zaie Orion bertan.

Alebinen talde bat ere, ORIOKO 5-6A taldea hain zuzen ere, Orion geratuko da softbola praktikatzen. Eta alebinen beste taldea, ORIOKO 6B taldea, Zarautza doa surfa egingo dute.

Talde bakarra izanik Zarautza doana, kotxez mugituko gara. Guraso arduradunak arduratu zaitezte autoa nahijkoa egoteaz mesedez!

1) Azaroaren 15eko ordutegia.

2) Guraso arduradunak. 

Ondo pasa dezazuela!

viernes, 7 de noviembre de 2014

ARAUTEGIAK

ADI! Aurkezpen bileran aipatu bezala, haurren kirolak bere arau propioak ditu.Telebistan ikusten  ditugun kirolen arauak moldaera bat izaten dute haurrentzat.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar haurrek kirola gozatzeko egiten dutela. Ez ditzagun presiopean jarri eta anima ditzagun egin dituzten akatsak aurpegira bota ordez.

Ondorengo linketan, alde batetik arauak zeintzuk diren agertzen dira, eta bestetik bideo txiki bat. Bideo hau gurasoentzat izan zen formazio bileran ikusi genuen eta ekidin beharreko hainbat ekintzen adibide garbia dela uste dut.


1) Alebinen arauak

2) Benjaminen arauak.

3) Ekidin behar duguna.




jueves, 6 de noviembre de 2014

PLAIEROETAKO 1. JARDUNALDIA.

Larunbat honetan, Zarautzeko hondartzan plaieroetako 1. jardunaldia ospatuko da.

Bertara autobusean joango gara eta gogoratu: lehenengo txandan jolasten duten taldeek porteriak jarri behar dituzte. Eta bigarren txandan jolasten dutenek porteriak gurutze gorrira itzuli behar dituzte.


Ondorengo loturetan agertzen dira, alde batetik partiduen ordutegiak eta joko zelaia eta bestetik autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) 1. jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

Ea eguraldiak laguntzen digun!

Ondo pasa dezazuela!


martes, 4 de noviembre de 2014

ERRUGBIA ASTE HONETAN HASIKO DA!

Ohar garrantzitsua errugbian izena eman zenutenentzako:

Bihar, azaroaren 5a, asteazkena, errugbiko lehen entrenamentua egingo dugu kiroldegian. Entrenamentua 17:30etatik 18:30etara izango da!

Zabaldu mezua mesedez!


lunes, 3 de noviembre de 2014

FUTBOLEKO TALDEAK ETA GURASO ORDEZKARIEN EGUTEGIA

Aste honetan hondartzan jokatzen den eskolarteko futbol txapelketa hasiko da. Ordutegia finkatzeko badago ere  (asteazken/ostegunean egongo da), hurrengo link-etan agertzen dira zeintzuk diren ikastolako taldeak eta talde bakoitzeko partaideak ere bai.

Bestalde, futbolerako guraso ordezkarien egutegia ere agertzen da hurrengo linketan. Link horietan irekitzen den excel orri horretan, beheko ezkerreko partean begiratuz gero bi dokumentu daudela ohartuko zarete. Lehenengoaren izenburua "taldeak" da, eta bigarrenarena "guraso ordezkarien egutegia". Bertan agertzen da informazio guztia.


Zerbait gaizki balego, ez izan zalantzarik niri helarazteko. unai@oriokoikastola.net helbide elektronikoan aurkituko nauzue.



6. mailako futboleko taldeak.

5. mailako futboleko taldeak

4. mailako futboleko taldeak

3. mailako futboleko taldeak


Isidoro Unzueta Saria

Hona hemen, igandean Zarautzen ospatu zen lasterketaren bideo laburpena. Ikastetxeko neska mutilek gozatu ederra hartu zuten! Bejondeizuela!