jueves, 27 de febrero de 2020

Otsailaren 29ko jardunaldia

Asteburu honetan saskibaloiko zein eskubaloiko 2. jardunaldiak jokatuko dira. Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 2. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 2. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 


Bestalde, martxoaren 15ean ibilaldi neurtua  dago Azpeitian. Bertara joateko autobusa jarriko dugu Oriotik. Informazioa ematera pasako naiz gelatik datorren astean.

jueves, 13 de febrero de 2020

Otsailaren 15eko jardunaldia

Asteburu honetan kirolez aldatuko dute gure ikasleek. Orain arte saskibaloian aritu direnak eskubaloian jokatuko dute orain. Eskubaloian jardun direnak aldiz, saskibaloian.

Gauzak honela alebinek (LH5-LH6)  saskibaloiko 1. jardunaldia jokatuko dute. Benjaminek (LH3-LH4) aldiz, eskubaloiko 1. jardunaldia.

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 1. jardunaldia.

2) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 1. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Amaitzeko aipatu, plaieroetako jardunaldi bat jokatzea falta zaigula. Martxoaren 28an jokatuko dugu!

jueves, 6 de febrero de 2020

Otsailaren 8ko jardunaldia

Asteburu honetan plaieroetako azken aurreko jardunaldia jokatuko da, (azkenekoa martxoaren 28an jokatuko da).

Badakigu zuetako askok dantzako entsegua duzuela 11:30ean. Hasiera batean bi ekintzak egiteko denbora emango die ikasleei (batzuk larri iritsiko badira ere).

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) Plaieroetako jardunaldia. 

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.