viernes, 22 de abril de 2016

Apirilaren 23-24ko eskoola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan larunbatean eskola kiroleko azken jardunaldiak jokatuko dira. Txikienek, datorren ikasturte arte agur esango diete eskola kirolari. Alebinek lortzen dituzten emaitzen arabera, partidu gehiago jokatu ahal izango dituzte edo ez.

Igandean aldiz, 5. mailako Orioko 51 eta Orioko 54 taldeek hondartzako futboleko finalak jokatuko diuzte.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso erduradunak nortzuk diren ere.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloiko 6.jardunaldia.

2) Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloiko 6. jardunaldia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Eta azkenik, ondorengo loturan hondartzako futboleko finalen ordutegiak. Gogoratui 11:00tangurutze gorrian ego behar duzuela eta bidaia autoz egingo duzuela.

4) Hondartzako futboleko finalak.



Zorte on guztioi!

jueves, 14 de abril de 2016

Apirilaren 16ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan azken aurreko jardunaldia jokatuko da.

Dantza ekitaldia dela eta partidu gehienak goizeko lehen orduan jokatuko dira.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.


1) Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloiko 5. jardunaldia.


2) Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloiko 5. jardunaldia


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 


Talderen bat osatuko ez balitz jarri nirekin harremanetan.

viernes, 8 de abril de 2016

Futboleko final erdiak.

Igande honetan, apirilak 10, hondartzan jokatzen den futbol txapelketako final erdiak jokatuko dira.

Bertara, Orioko ikastolako 3 talde sailkatu dira. 5. mailako nesken bi taldeak eta 5. mailako mutilen talde bat.

Neskek bata bestearen aurka jokatuko dute eta mutilek getariarren aurka.

Ondorengo loturan duzue partiduen ordutegia.

1) Hondartzako futbola. Final erdiak.

Bidaia autoz egingo da. 11:45ean tren geltokiko parkinean geratu gara.


Zorte on guztioi!

jueves, 7 de abril de 2016

Apirilaren 9ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan, larunbatean 4. jardunaldia jokatuko da.

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Eskubaloia.


2) Alebinak (LH5-LH6): Saskibaloia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Bestalde, Igandean futboleko finalerdiak jokatuko dira. Bihar izango duzuen partiduen ordutegia!