viernes, 27 de septiembre de 2019

Irailaren 28ko talde kiroleko jardunaldia

Entrenamentuekin hasi ez bagara ere, bihar egingo dugu talde kiroletako lehen jardunaldia. Txikienak (LH3-LH4) errugbia eta judoa izango dute. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, multikiroleko lehen jardunaldia izango dute.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) Benjaminen multikiroleko 1. jardunaldia. LH3koek ERRUGBIA eta LH4koek JUDO. Judo egiteko errropa erosoa eramatea komeni da.

2) Alebinen multikiroleko 1. jardunaldia. Jardunaldi honetan atletismoa (Zarauzko malekoiko desertu txikian), surfa (Zarauzko Surf Elkartean) eta arrauna (Zarauzko arraun elkartean) egingo dira.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.