miércoles, 29 de octubre de 2014

UNZUETA KROSSA ZARAUTZEN

Igande honetan, azaroaren 2an, Unzueta krossa ospatuko da Zarautzen. Kross hau, denboraldiko lehenengoa da eta La Salle ikastetxearen azpian, autopista ondoan egiten da.

Bertan parte hartu nahi duten benjaminek (LH3 eta LH4 mailkaoek), igandean dagokion orduan bertara agertzearekin nahikoa dute.

Alebinek aldiz, (LH5 eta LH6 mailakoek), mezu bat bidali behar diote kirol koordinatzaileari, unai@oriokoikastola.net helbide elektronikora ostirala baino lehen.


martes, 28 de octubre de 2014

ADI!!!!! GURASOENTZAT HITZALDI FORMATIBOA!

Eskola kirolaren aurkezpen bileran aipatu bezela,  ostegun honetan, urriaren 30ean, gurasoei zuzendutako hitzaldia emango du Iñigo Izeta, eskola kirolean aditua denak.

Iñigok eskola kirolaren nondik norakoak aipatuko dizkigu, zein diren bere helburuak eta gurasoek zer rol duzuen ere azalduko du.

Beraz animatu etortzera eta bertan ikusiko gara!


Hitzaldiaren titulua:

"DENOK IRABAZ DEZAGUN, INORK GALDU BEHAR IZAN GABE"

Lekua: Ikastola areto nagusian. DBHko eraikuntzan.
Ordua: 18:30- 20:00


Mesedez, zabaldu mezua gurasoen artean!

Eskerrik asko!

jueves, 23 de octubre de 2014

Aspanogik antolaturiko triatloi txikia.

Igande honetan, urriaren 26an, ASPANOGI elkarteak urtero antolatzen duen triatloi txikia ospatuko da Zarautzen.



Triatloi txikia.

2014ko urriaren 25eko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan multikirol ligaxkako jardunaldia dago. Behean bi esteka daude: batean talde bakoitzari dagozkion kirola eta ordutegia agertzen dira. Eta bestean autobusaren ordutegiak eta guraso ordezkarien zerrenda.

1) Kirola eta ordutegia. 

2) Autobusaren ordutegia eta guraso ordezkarien zerrenda. 
Ikus daitekenez, joaterakoan Orioko 5-6A taldeak denbora pixka bat itxaron beharko du et Orioko 6B taldeak, kirol egokitua egin ondoren, autobusa hartzeko zai egon beharko du. Gainera autobusa ez dute Orokietan hartuko, errepide nagusian baizik. Beren mailako ikasleak surf egiten egongo direnez, nahi izanez gero hauek ikusteko aukera izango duzue.

Ondo pasa dezazuela!

miércoles, 22 de octubre de 2014

martes, 21 de octubre de 2014

2014-2015eko Eskola Kiroleko egutegia

Hona hemen urte osoko egutegia. Larunbat bakoitzean zein kirol tokatzen den agertzen da bertan.

Gogoratu, LH3 eta LH4koak BENJAMINAK zarete eta LH5 eta LH6koak ALEBINAK.

Egutegia 2014-2015