jueves, 28 de enero de 2016

Urtarrilaren 31ko eskola kiroleko jardunaldia.

Ohikoa baino beranduago bada ere, hemen zintzilikatuta dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren orduetgiak eta guraso arduradunak.

Aste honetan ere, dantzako entsegua dela eta, Zarautzen jokatuko ditugun partiduak lehen bi orduetan jokatuko ditugu. Modu honetan partidua jokatu eta 11:30etarako Orion izango baitira gure dantzariak!

Aipatu Orioko 42 taldea, Zarautza beste taldeekin joango bada ere, itzulera bakarrik egingo du 11:45ean.

Hau esanda, ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta ugraso arduradunak nortzuk diren.

1) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia.


2) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloia


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 


miércoles, 20 de enero de 2016

Urtarrilaren 23ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan plaieroetako 4. jardunaldia jokatuko dugu.

Dantzako entsaioa dela eta, haurrek aukeratu behar izan ez dezaten,  talde gehienek lehen orduan jokatuko duzue. Horrek esan nahi du goiz mugitu beharko dugula.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

Orioko 44 taldeak atsedenaldia dauka.


1) Partiduen ordutegia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak

martes, 19 de enero de 2016

ATLETISMOA

Ikasturte hasieran esan bezala, atletismoko jarduera epe jakin batera mugatuko da.

Otsailean eta martxoan egingo da hain zuzen ere.

Ondorengo loturan klikatuz gero aurkituko duzue informazio guztia: Zein egunetan diren entrenamentuak, topaketak, ordutegia eta baita izena emandakoen zerrenda ere.

1) Atletismo 2015/16


Zerrenda horretan akatsik balego, edo zalantzarik izango bazenute, jarri harremanetan nirekin!

martes, 12 de enero de 2016

Urtarrilaren 16ko eskola kiroleko jardunaldia

Urte berri on!

Gabonetako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan ekingo diegu eskola kiroleko partiduei.

Etxeko txikienek, benjaminek (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia jokatuko dute. Alebinek (LH5-LH6) berriz, eskubaloiko 4. jardunaldia izango dute.

Ondorengo loturetan agertzen dira, partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloia. 

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 

Antonianotan jolasten duzuenontzat oharra: Autobusak Antoniano bertan geratu ezin duenez, gurutze gorriko autobus geltokian utziko zaituztete. Eta itzultzeko ere, bertan hartu beharko duzue autobusa.

Amaitzeko aipatu, Orioko 31 taldeak atsedenaldia izango duela eta beraz, ez duela partidurik izango.