jueves, 26 de octubre de 2017

Urriaren 28ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan multikirolak 3. jardunaldia ospatuko du. Gure taldeek ekintza desberdinak izango dituzte. Ondorengo loturetan aurkituko duzue talde bakoitzak zer duen, zer ordutan duen autobusa eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) LH3. mailako taldeek:  PATIN IRRISTAKETA. Patinak eta kaskoa beharrezkoak dira. Babesgailuak badituzue ere, eraman.

2) LH4. mailako taldeek: TENISA. Raketa eraman behar da. Ez daukanak gelan eskatu, txanda desberdinetan jokatuko baitute. ARITZBATALDE FRONTOIAN IZANGO DA

3) Alebinak (LH5 eta LH6): Multikiroleko 3. jardunaldia.

4) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

miércoles, 18 de octubre de 2017

Urriaren 21eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan multikirolak 2. jardunaldia ospatuko du. Gure taldeek ekintza desberdinak izango dituzte. Ondorengo loturetan aurkituko duzue talde bakoitzak zer duen, zer ordutan duen autobusa eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.

1) LH3. mailako taldeek: TENISA. Raketa eraman behar da. Ez daukanak gelan eskatu, txanda desberdinetan jokatuko baitute.

2) LH4. mailako taldeek: PATIN IRRISTAKETA. Patinak eta kaskoa beharrezkoak dira. Babesgailuak badituzue ere, eraman.

3) Alebinak (LH5 eta LH6): Multikiroleko 2. jardunaldia.

4) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

jueves, 5 de octubre de 2017

Urriaren 7ko eskola kiroleko jardunaldia

Larunbat honetan hasiko dugu eskola kiroleko multikirol ligaxka.

Ondoren aurkituko dituzuen loturan daude ekintza bakoitzaren ordutegia, talde bakoitzak autobusa noiz duen eta baita guraso arduradunak nortuzk diren ere.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Multikiroleko 1. jardunaldia: ERRUGBIA

2) Alebinak (LH5-LH6): Multikiroleko 1. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

GURASO ARDURADUNEN egutegiak

Hemen dituzue ikasturte osorako guraso arduradunen egutegiak. 3. mailakoek eskutitz bidez jaso dituzue gaur eta 4. eta 5. mailakoek bihar jasoko dituzue. 6. mailakoak beranduago hasten direnez aurrerago jasoko dituzue.

Larunbat honetan multikirolarekin hasiko gara eta beraz begiratu ondo ea arduradun lanak egitea tokatzen zaizuen edo ez. 

Bestalde gogoratu 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela!

Egutegiak ikusteko klikatu behean:



miércoles, 4 de octubre de 2017

2017-18 ikasturteko talde kiroletako TALDEAK

Ondorengo loturan aurkituko diztuzue adin bakoitzeko taldeak zeintzuk diren.

Dokumentua ireki eta orri bakoitzean maila bakoitzeko taldeak ikusi ahal izango dituzue.

2017-18ko talde kiroletako TALDEAK

Bihar bertan publikatuko dira guraso arduradunen egutegiak eta eskutitza ere iritsiko zaizue etxera!

martes, 3 de octubre de 2017

Talde kirolen egutegia

ADI!!!!

Hemen daukazue eskola kiroleko eskualde mailako EGUTEGIA.



Deskargatu nahi baldin baduzue klikatu ondorengo estekan: ESKOLARTEKO EGUTEGIA 2017/2018


Gogoratu LH5 eta LH6 ALEBINAK zaretela eta LH3 eta LH4 BENJAMINAK zaretela.