jueves, 23 de febrero de 2017

Otsailaren 24ko eskola kiroleko jardunaldia

Larunbat honetan plaieroetako azken aurreko jardunaldia jokatuko da. Marea dela eta goiz xamar mugitu beharko dugu! Animo!

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.


1) Partiduen ordutegiak.


2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


3. mailako neskak elkarren aurka jokatuko dute partidua, beraz Orioko 33 taldeak kamiseta urdinen lekuan horiak eraman ditzala.

jueves, 16 de febrero de 2017

Otsailaren 18ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan kirol aldaketa egingo gure ikasleek. Benjaminak saskibaloiarekin hasiko dira eta alebinak eskubaloiarekin.

5. mailako nesken eta 6. mailako taldeen partiduak bertan behera geratu dira. Ikasle asko Hondarribiara doazela eta  taldeak ez baitira osatzen. Partidu hauek aurkariek entrenatzen duten aste egun batean jokatu beharko dira.


Gauzak honela, ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 1. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6)  eskubaloiko 1. jardunaldia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Amaitzeko, ondorengo loturan utziko dizkizuet guraso arduradunen egutegi guztiak.

Guraso arduradunen egutegiak.

jueves, 9 de febrero de 2017

Otsailaren 11eta 12ko eskola kiroleko jardunaldia

Lehenik eta behin larunbatean hondartzako futboleko 4. jardunaldia jokatuko dugu. Igandean berriz, atletismo egiten duten ikasleak Hondarribiara joango dira bertako topaketan parte hartzera.

Gainera igandean bertan, eskualdeko saskibaloiko eskola arteko finalak jokatuko dira. Final horietan izaten saiatuko dira 5. mailako neskak eta baita 6. mailako neskak ere. Azken hauek, ostegunean jokatuko dute La Salleren aurka finalean egoteko txartela. Eta ORIOKO 51 taldeak, ostiralean arratsaldeko 17:00etan jokatuko du Karelan. Finalak igande goizez jokatuko dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 5. mailakoek 10.30etan jokatuko dute eta 6. mailakoek 12:15ean.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue larunbateko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren. 






Igandeko ekintzaren inguruko informazioa korreoz helduko zaizue bertara joateko asmoa duzuenoi. 

Asteburu ona izan dezazuela!

jueves, 2 de febrero de 2017

Otsailaren 4ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan txikienek eskubaloiko azken jardunaldia jokatuko dute eta alebinek saskibaloiko azkena.

Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 6. jardunaldia.


2) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 6. jardunaldia. 

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

Itzulerako autobusa Orokieta zaharretik aterako da. Bertako 6. mailakoen saskibaloiko partidua amitutakoan. Beraz, Orioko 34 taldeak bere partidua amaitu eta Orokieta zaharrera joan beharko du, aterpea ere izango dute eta bertan.




Amaitzeko, aipatu igandean Orion (Zaraguetan)  kross txikia dagoela. 2005-2014 urte bitartean jaiotako edonork parte hartu dezake. Izen ematea bertan egin dezakezue 11:30 baino lehen. Lasterketak 12:00etan hasiko dira.



Asteburu ona izan dezazuela!