jueves, 18 de diciembre de 2014

ABENDUAREN 20ko ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA.

Hemen 2014. urteko azken jardunaldia. Aurreko astean bezalaxe txikienek eskubaloia izango dute eta alebinek saskibaloia.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegoak eta baita autobusaren  ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda  ere.

1) Partiduen ordutegia:



Asteburu ona izan dezazuela eta gabon  jai zoriontsuak!

jueves, 11 de diciembre de 2014

Abenduaren 13ko eskola kiroleko jardunaldia

Zubi luze baten ondoren, larunbat honetan berriz ere eskola kiorleko partiduak jolastuko dira.

Partidu batzuk Orion badira ere, zuetako batzuei Zarautza bidaiatzea tokatuko zaizue.

Orioko 41 eta Orioko 43   taldeek, bere eskubaloiko partiduak Zarauzko Ikastolan jokatuko dituuzte baina autobusak Orokietan utziko ditu. Partidua amaitu ondoren berriz ere Orokietara itzuli beharko dute autobusa hartzera.


Ondorengo loturetan ikusi dezakezue alde batetik ordutegia, eta bestetik guraso ordezkari izatea zeintzuei tokatzen zaizuen.

1) Partiduen ordutegia:

          a) Benjaminak (LH3 eta LH4 mailakoak): ESKUBALOIA.
          b) Alebinak (LH5 eta LH6 mailakoak): SASKIBALOIA.

2) Autobusa eta guraso arduradunak:


Ondo pasa dezazuela!

lunes, 1 de diciembre de 2014

3x3 Abenduaren 8an.

San Nikolas festen barruan, urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatu du, Orioko udalaren eta ZASTen laguntzarekin.

Txapelketa egun osoan zehar izango da.
Txikienek, LH3tik LH6rakoek, goizez jolastuko dute eta helduenek arratsaldez.
Goizeko partiduetan epaileak jarriko ditugu!

Izena emateko azken eguna ostiral hau da, abenduaren 5a,  eta txapelketa bakoitzean talde kopuru maximo bat dagoenez, azkar ibiltzea gomendatzen dizuet!