jueves, 30 de marzo de 2017

Apirilaren 1eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan 5.jardunaldia jokatuko dute bai alebinek, baita benjaminek ere. Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4)  saskibaloiko 5.jardunaldia.

ORIOKO 33 taldeak atsedena dauka.

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 5.jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Asteburu ona izan dezazuela!

jueves, 23 de marzo de 2017

Martxoaren 25-26ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu hau partiduz josita datorkigu.

Lehenik eta behin bihar, ostiralean, atzeratutako 3 partidu jokatuko dira. ORIOKO 51 eta ORIOKO 53 taldeek Zarauzko ikastolan jokatuko dute 17:00etan. ORIOKO 51 taldeak ZARAUZTARRAK taldearen aurka jokatuko du eta ORIOKO 53 taldeak TXISPAK taldearen aurka. 3. partida ORIOKO 64 taldeak ANTONIANOren aurka jokatuko mdu KARELAN 17:30ean.



Larunbatean ikastolako talde guztiek jokatuko dute beren partidua, ORIOKO 51 taldeak izan ezik, hauek atsedena baitute.
Partidu  ahuen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ondorengo loturetan aurkituko dituzue.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 4. jardunaldia.

ORIOKO 63- PIRULETAK partidua EZ DA karelan jokatuko, DBHko jolastokian baizik. Padel pisten eta futbol zelaiaren arteko kantxan jokatuko da partidu hau.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Amaitzeko, igandean, futboleko  ORIOKO 61 eta ORIOKO 64 taldeek plaieroetako finalerdiak jokatuko dituzte. Partiduan Zarauzko hondartzan jokatuko dira 9:30ean hasita. Talde hauek porteriak jarri eta kendu egin beharko dituzte.


Asteburu ona izan dezazuela!

jueves, 16 de marzo de 2017

Martxoaren 18ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan benjaminek (LH3-LH4) saskibaloiko 3. jardunaldia jokatuko dute eta alebinek (LH5-LH6), eskubaloiko 3. jardunaldia.
Hurrengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 3. jardunaldia.

Aipatu ORIOKO 31 taldearen partidua bertan behera geratu dela.

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 3.jardunaldia. 

Hemen ere, ORIOKO 64 eta ORIOKO 53 taldearen partiduak bertan behera geratu dira.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

Asteburu ona izan dezazuela!

jueves, 9 de marzo de 2017

Martxoaren 11ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan plaieroetako azken jardunaldia jokatuko dugu Zarauzko hondartzan. Aurreko jardunaldian pasa zen bezala, oraingoan ere goiz mugitzea tokatuko zaizue batzuei.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Hondartzako futboleko 6. jardunaldia.

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Bestalde, igandean bi zita daude kirolarekin lotuta.

Alde batetik ORIOKO MENDI LASTERKETA, Orioko Ikastolak antolatuta.

Beste aldetik, ikastolako atletismoko haurrak plaiaundira joamgo gara topaketa batetara. Ekintza honen berri korreoz jasoko dute atletismon dabiltzan haurren familiek.

jueves, 2 de marzo de 2017

Martxoaren 4ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan alebinek (LH5-LH6)  eskubaloiko 2.jardunaldia jokatuko dute eta benjaminek (LH3-LH4) saskibaloiko bigarrena.

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloiko 2. jardunaldia.

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloiko 2. jardunaldia

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Honez gain, MARTXOAREN 12an, eskolarteko IBILALDI NEURTUA dago ZARAUTZEN. Inork parte hartu nahi izango balu, jarri harremanetan Unairekin. Kontuan hartu parte hartzeko 3-5 haur bitarteko talde bakoitzak pertsona heldu bat eduki behar duekla arduradun bezela.