martes, 22 de diciembre de 2015

Gabonetarako saskibaloiko saio irekiak.

Gabonetako oporraldietan saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dute ikasleek.

Ondorengo loturan klikatuz gero ZASTetik bidali diguten ordutegia ikusi ahal izango duzue. Saioak Karelan izango dira eta nahi duen edonork joan ahal izango du.

1) ZAST: Gabonak Orion.

Ondo pasa gabonak!

martes, 15 de diciembre de 2015

Abenduaren 19ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan emango diegu 2015eko eskola kiroleko jardunaldiei amaiera. 

Benjaminek saskibaloiko 3. jardunaldia jokatuko dute eta alebinek eskubaloiko 3. jardunaldia. 

Partidu hauek jokatu eta Urtarrila arte ez da berriro jardunaldirik izango. 

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak zeintzuk diren. 


1) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloiko 3. jardunaldia.

2) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloiko 3. jardunaldia. 



Adi orduetgiekin! Orain arte partiduak puntuan hasten ziren bain alarunbat honetako gehienak erdietan hasten dira! Fijatu zaitezte mesedez. 


Ondo pasa,


Urte berria  ondo ondo hasi dezazuela!

jueves, 10 de diciembre de 2015

Abenduaren 12ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan hondartzako futboleko 3. jardunaldia jokatuko da.

Ondorengo loturetan ituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda ere.

1) Partiduen ordutegia. 

2) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak


Bestalde aipatu arratsaldean Orioko herri Ikastolak antolaturiko herri lasterketa dagoela.

Haur eta gazteek ere korrika egiteko aukera izango dute. Arratsaldeko 15:30etan azaldu, bertan izena eman eta mailaren arabera distantzia desberdineko lasterketak antolatu ditu antolakuntzak.

Animatu itzazue zuen seme-alabak parte hartzera!

sábado, 5 de diciembre de 2015

3x3ko ordutegiak baditugu!

San Nikolas festetan Orioko Herri Ikastolak, Zast eta udalaren laguntzaz antolatzen duen 3x3ko ordutegiak baditugu!

Klikatu ondorengo loturretan eta bertan ikusi ditzakezue.

1) Abenduaren 7ko ordutegiak.

2) Abenduaren 8ko ordutegiak. 

Ondo pasa!