miércoles, 28 de octubre de 2015

Urriaren 31ko eskola kiroleko jardunaldia.

Larunbat honetan multikiroleko azken jardunaldia ospatuko da.

LH3ko ikasleei tenisean aritzea dagokizue.

LH4ko ikasleak berriz, xakean arituko dira.

Eta alebinak (LH5-LH6) kirol egokituan jardungo dira.

Ondorengo loturetan dituzue topaketen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda ere bai.

1) LH3ko ikasleak: Tenisa.


2) LH4ko ikasleak: Xakea


3) LH5-LH6ko ikasleak: KIrol egokitua.



4) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 



lunes, 26 de octubre de 2015

ISIDORO UNZUETA KROSA ZARAUTZEN

Azaroaren 1ean, Igande honetan, Zarautzen Isidoro Unzueta krosa ospatuko da.

Benjaminak (LH3-LH4) izena eman gabe bertara joatearekin nahikoa da korrika egin ahal izateko.

Alebinek (LH5-LH6) Izena eman behar dute asteazkenerako. Izena emateko hurbildu Unairengana telefonoz, emailez edo zuzenenean.

Hona hemen kartela.

jueves, 22 de octubre de 2015

Urriaren 24ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan Multikirol ligaxkako azken aurreko jardunaldia ospatuko da.

Alebinak (LH5-LH6) softballa izango dute Orion, eta benajminak (LH3-LH4) Zarautza joan beharko dute.Batzuk tenisean jardungo dira eta besteak xakean.

Ondorengo loturetan ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak zeintzuk diren.

1) Alebinak (LH5-LH6): Softball.


2) Benjaminak (LH3-LH4): LH3koak Xakea.

                                             LH4koak Tenisa. 


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.

jueves, 15 de octubre de 2015

Urriaren 17ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan alebinek (LH5-LH6) atletismo jardunaldia izango dute multikirol ligaxkaren barruan.

Benjaminek (LH3-LH4) ez dute jardunaldirik baina ERRUGBIA EGITEKO AUKERA IZANGO DU NAHI DUEN HAUR HORREK. Astin izango da jardunaldia eta jolastu nahi duenak bertara agertzea besterik ez dauka. Kontuan hartu ikastolak ez duela autobusik jarriko, egutegitik kanpo dagoen ekintza baita. Beraz, haurren batek joan nahiko balu gurasoek antolatu beharko duzue nola eta norekin joan.


Ondorengo loturetan alebinen zein benjamien kartelak.

1) Alebinen atletismoko jardunaldia.



2) Benjaminen errugbiko ordutegia.



jueves, 8 de octubre de 2015

Urriaren 10eko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan multikirol ligaxkako2. jardunaldia ospatuko da.

Alebinak (LH5-LH6), surfean jardungo dira eta benjaminak (LH3-LH4), Zarautzen zehar buelta bat emango dute oinez jolas desberdinak eginaz.


Ondorengo loturetan jardunaldiko kartela eta autobusaren ordutegia guraso arduradunekin.


1) Alebinen (LH5-LH6) kartela.


2) Benjaminen (LH3-LH4) kartela. 

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 


Ohar garrantzitsua ORIOKO 5-6 taldearentzat: Ondo fijatu non hartzen duzuen autobusa. Oriotik irteteko TREN GELTOKIKO BIRIBILGUNEAN hartuko duzue, Zarauzko beste bi talderekin batera. Autobusak SUHILTZAILEEN BIRIBILGUNEAN utziko zaituzte. Bertatik oinez Zarauzko Surf Elkartera joan behar duzue (ARGIÑANO AZPIAN).

Ondoren Oriora itzultzeko autobusa errepide generaleko autobus geltokian hartuko duzue, Argiñanotik gertuen dagoen autobus geltokian.

martes, 6 de octubre de 2015

ADI!!!! Aldaketak 3. mailako nesken zein mutilen taldeetan.

Albiste honekin jakinarazi nahi zaizue aldaketak egon direla 3. mailako taldeetan.

Nesken kasuan, entrenatzaileen arazoa konpontzeko asmoz, aldaketa bat egin da. Bi ikasle taldez trukatu ditugu eta modu honetan bi taldeek guraso entrenatzailea izango dute.
Aldaketa hau dela eta, guraso ordezkarien egutegian ere aldaketak gertatu dira, beraz begiratu ondo!


Mutiletan alta berri bat egon denez, talde batean txertatu da eta ondorioz guraso arduradunen egutegian ere aldaketak ekarri ditu.

Ondorengo loturetan daude taldeak eta guraso arduradunen egutegiak.


3. mailako nesken zein mutilen  taldeak.


Guraso arduradunen egutegiak



Barkatu eragozpenak!


lunes, 5 de octubre de 2015

Gaur hasten dira eskola kiroleko jarduerak.

Gaurko egunarekin batera hasiko dira eskola kiroleko jarduerak.


Gaur LH4ko neskek saskibaloiko entrenamentua daukate eta LH6ko neskek aldiz, eskubaloikoa.

Aipatu, mahai tenisa edo pimg pong gaur hastekoa zela baina mahaiak iritsi ez direnez gaur EZIN IZANGO da ping-pong egin.


Bihar LH5 eta LH6 mailako mutilen txanda izango da, eskubaloiko entrenamentua baitute.
Gainera benjaminek (LH3-LH4) Softball izango dute futbol zelaian.


Asteazkenean, LH4ko mutilek saskibaloiko entrenamentua izango dute  eta LH5-LH6ko ikasleek softball herriko Frontoian.

Ostegunean LH3ko mutilek saskibaloiko entrenamentua izango dute eta ping-pongeko mahaiak iritsi badira mahai tenisa ere izango da jangelan.


Amaitzeko, ostiralean, LH3ko neskak saskibaloia izango dute eta LH5eko neskak eskubaloia. Gainera, A eraikinean (lehen idazkaritza zegoen eraikina) xakeri ere hasiera emango diogu.



Gogoratu, atletismoa aurrerago hasiko dela eta hasiera zeinn amaiera data ohar baten bitartez jakinaraziko dizuegula.


Aurreko albiste batean plazaratu ziren talde kiroletako taldeak zeintzuk ziren. Ondorengo loturan agertzen dira beste kiroletan (Xakea, atletismoa, softball eta mahai tenisa) apuntatu direnen zerrendak.
 
- Zerrendak.


viernes, 2 de octubre de 2015

Urriaren 3ko eskola kiroleko jardunaldia.

Eskolarteko partehartze jarduerei hasiera emanez, larunbat honetan hasiko da multikirol ligaxka, bai benjamientan eta baita alebinetan ere.

Benjaminak, LH3-LH4, errugbiarekin hasiko dira eta alebinak arraunarekin.

Ondorengo loturetan dituzue alde batetik, jardunaldien kartela eta bestetik autobusaren ordutegia guraso arduradunekin.

Kasu honetan, alebinak, Orioko 5-6, ez dute autobusaren beharrik eta Oriok 4 taldeak autoz egingo du bidaia.

1) Alebinen LH5-LH6  multikirol ligaxkako 1. jardunaldia. 


2) Benjaminen LH3-LH4  multikirol ligaxkako 1. jardunaldia. 


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunen zerrenda. 




jueves, 1 de octubre de 2015

3. mailako guraso ordezkarien egutegia

Ondorengo linkean, 3. MAILAKO GURASOEN EGUTEGIA aurkituko duzue. Urte guztiko egutegia da. Aste honetatik bertatik hasi eta amaitzen den artekoa.

Edozein zalantza izanez gero idatzi lasai unai@oriokoikastola.eus helbidera.


3. Mailako guraso ordezkarien egutegia.