jueves, 12 de abril de 2018

Apirilaren 14ko eta apirilaren 15eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan ekingo diogu eskola kiroleko jardunaldiei.

Gainera asteburu honetan larunbateko jardunaldiaz gain, igandean ere partiu batzuk ditugu, futboleko final erdiak hain zuzen ere.

Hasteko, larunbatean alebinek (LH5-LH6) saskibaloiko 4. jardunaldia jokatuko dute eta benjaminek (LH3-LH4) eskubaloiko 4. jardunaldia.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 4. jardunaldia.

2) Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 4. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.


Honez gain, igandean hondartzako futboleko final erdiak jokatuko dituzte ikastolako hainbat taldek. Ondorengo loturetan aurkituko dituzue partiduen ordutegiak eta baita autobusaren ordutegia ere.

1) Hondartzako futboleko final erdiak

2) Autobusaren ordutegia

Amaitzeko ohar garrantzitsu bat: Eskola kiroleko egutegian akats bat dago. Apirilaren 28an jardunaldirik ez dagoela jartzen du, baina hau ez da horrela. APIRILAREN 28an JARDUNALDIA DAGO eta MAIATZAREN 5ean EZ!

Zabaldu mezu hau gurasoen artean mesedez.

Barkatu eragozpenak!

No hay comentarios: