miércoles, 16 de octubre de 2019

Triatloia eta finalistaren eguna

Asteburu honetan bi ekintza nagusi ditugu. LH3tik LH6rako edozein ikaslek hartu dezake parte bi ekintza hauetan.

Batetik, larunbatean TRIATLOIA izango da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Ordutegiak ondorengoak izango dira:


- LH5 eta LH6koak 9:00tan han egon behar dute.

- LH3 eta LH4koak 10:30tan han egon behar dute

EZ DA autobusik egongo eta beraz parte hartu nahi duenak bere kabuz antolatu beharko du bidaia. Kontuan hartu ondorengo materiala eramatea beharrezkoa dela:

- Bizikleta eta kaskoa
- Bainujantzia eta igerilekurako txapela
- Kirola egiteko oinetakoak eta kamiseta

Parte hartu nahi duzuenok edo zalantzaren bat duzuenok Unairekin jarri harremanetan.





Bestetik, igandean IBILALDI NEURTUA  izango da Azkoitian. Hemen ere nahi duen orok hartu dezake parte baina horretarako brigadak osatu behar dira. Hau da, haurrek helduren baten ardurapean joan behar dute. 2-3-4 umeko heldu bat joatea ezinbestekoa da.

Ekintza honetarako AUTOBUS ZERBITZUA egongo da Talai Mendiren eskutik. Beraz joan nahi baduzue Unairekin harremanetan jarri. Autobusa 8:15ean irtengo da Orioko autobus geltokitik.



No hay comentarios: