miércoles, 7 de febrero de 2018

Otsailaren 10eko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan txikienek (LH3-LH4)  saskibaloiko azken jardunaldia jokatuko dute. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, eskubaloiko jardunaldi bat gehiago izango dute. Azken hauen kasuan, partidu dezente bertan behera geratu zirenez ez da azken jardunaldia izango.

Ostiral honetan bertan talde batzuk atzeratutako partiduak dituzte. Besteek datorren astean jokatuko dituzte eta ordua eta tokia zehaztean abisatuko zaizue.

Ondorengo loturetan aurkituko dituzue OSTIRALEKO jardunaldia eta baita larunbateko jardunaldia ere.

1) LH5-LH6: OSTIRALEKO, otsailaren 9ko,  eskubaloiko jardunaldia. 

2) LH5-LH6: Otsailaren 10eko ESKUBALOIKO jardunaldia.

3) LH3-LH4: Otsailaren 10eko SASKIBALOIKO jardunaldia.

4) Autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak.



No hay comentarios: