miércoles, 29 de noviembre de 2017

Abenduaren 2ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan eskubaloiko eta saskibaloiko 2. jardunaldia jokatuko da. Eguraldi txarra emanda dago, kontrako abisurik ezean partidu denak jokatuko dira. Hori bai, aldatzeko erropa eramatea gomendagarria da.

Ondorengo loturan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloiko 2. jardunaldia.

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia 2. jardunaldia.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 

Berritasun bat daukagu atal honetan. Izan ere, autobusa asteburu honetan Antoniano Ikastetxearekin partekatuko dugu. Bertako talde ugarik Orion jokatuko dute eta gure bi taldek Zarautzen. Beraz, autobus berean bi ikastetxeetako haurrak bat egingo dugu. Funtzionamendua berdina da, baina geldialdi gehiago egingo ditu autobusak. Beraz adi ibili dagokizuen geldialdian jeisteko!

No hay comentarios: