jueves, 23 de marzo de 2017

Martxoaren 25-26ko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu hau partiduz josita datorkigu.

Lehenik eta behin bihar, ostiralean, atzeratutako 3 partidu jokatuko dira. ORIOKO 51 eta ORIOKO 53 taldeek Zarauzko ikastolan jokatuko dute 17:00etan. ORIOKO 51 taldeak ZARAUZTARRAK taldearen aurka jokatuko du eta ORIOKO 53 taldeak TXISPAK taldearen aurka. 3. partida ORIOKO 64 taldeak ANTONIANOren aurka jokatuko mdu KARELAN 17:30ean.



Larunbatean ikastolako talde guztiek jokatuko dute beren partidua, ORIOKO 51 taldeak izan ezik, hauek atsedena baitute.
Partidu  ahuen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ondorengo loturetan aurkituko dituzue.

1) Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia.

2) Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 4. jardunaldia.

ORIOKO 63- PIRULETAK partidua EZ DA karelan jokatuko, DBHko jolastokian baizik. Padel pisten eta futbol zelaiaren arteko kantxan jokatuko da partidu hau.

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.



Amaitzeko, igandean, futboleko  ORIOKO 61 eta ORIOKO 64 taldeek plaieroetako finalerdiak jokatuko dituzte. Partiduan Zarauzko hondartzan jokatuko dira 9:30ean hasita. Talde hauek porteriak jarri eta kendu egin beharko dituzte.


Asteburu ona izan dezazuela!

No hay comentarios: