jueves, 9 de febrero de 2017

Otsailaren 11eta 12ko eskola kiroleko jardunaldia

Lehenik eta behin larunbatean hondartzako futboleko 4. jardunaldia jokatuko dugu. Igandean berriz, atletismo egiten duten ikasleak Hondarribiara joango dira bertako topaketan parte hartzera.

Gainera igandean bertan, eskualdeko saskibaloiko eskola arteko finalak jokatuko dira. Final horietan izaten saiatuko dira 5. mailako neskak eta baita 6. mailako neskak ere. Azken hauek, ostegunean jokatuko dute La Salleren aurka finalean egoteko txartela. Eta ORIOKO 51 taldeak, ostiralean arratsaldeko 17:00etan jokatuko du Karelan. Finalak igande goizez jokatuko dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 5. mailakoek 10.30etan jokatuko dute eta 6. mailakoek 12:15ean.

Ondorengo loturan aurkituko dituzue larunbateko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren. 






Igandeko ekintzaren inguruko informazioa korreoz helduko zaizue bertara joateko asmoa duzuenoi. 

Asteburu ona izan dezazuela!

No hay comentarios: