martes, 12 de enero de 2016

Urtarrilaren 16ko eskola kiroleko jardunaldia

Urte berri on!

Gabonetako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan ekingo diegu eskola kiroleko partiduei.

Etxeko txikienek, benjaminek (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia jokatuko dute. Alebinek (LH5-LH6) berriz, eskubaloiko 4. jardunaldia izango dute.

Ondorengo loturetan agertzen dira, partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.

1) Benjaminak (LH3-LH4): Saskibaloia. 

2) Alebinak (LH5-LH6): Eskubaloia.


3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 

Antonianotan jolasten duzuenontzat oharra: Autobusak Antoniano bertan geratu ezin duenez, gurutze gorriko autobus geltokian utziko zaituztete. Eta itzultzeko ere, bertan hartu beharko duzue autobusa.

Amaitzeko aipatu, Orioko 31 taldeak atsedenaldia izango duela eta beraz, ez duela partidurik izango.

No hay comentarios: