martes, 24 de noviembre de 2015

Orioko 3x3ko saskibaloi txapelketan izena emateko epea zabalik dago.


Abenduaren 7an eta 8an Orioko Herri Ikastolak (ZASTen eta Orioko udalaren laguntzaz) antolatzen duen 3x3 txapelketan izena mateko epea zabalik dago. Zabalik egongo abenduaren 4a, Ostirala arte!

Etxeko txikienek, LH3tik DBH2ra artekoek, abenduaren 7an, Astelehenean, jolastuko dute. Partehartzaile guztiek kamixeta bana jasoko dute eta sari gehiago ere egongo dira.

Txapelketaren antolamendua egokia izan dadin, talde kopurua mugatua da eta beraz jolastu nahi duzuenok izena eman ahalik eta azkarren!

Izena emateko bi modu daude:
1) Karela kiroldegiko sarreran. Inprimakia bete eta bertan ordainduta.

2) www.zast.es web orrialdean. Klikatu hemen.


Animatu zaitezte!

No hay comentarios: