jueves, 8 de octubre de 2015

Urriaren 10eko eskola kiroleko jardunaldia.

Asteburu honetan multikirol ligaxkako2. jardunaldia ospatuko da.

Alebinak (LH5-LH6), surfean jardungo dira eta benjaminak (LH3-LH4), Zarautzen zehar buelta bat emango dute oinez jolas desberdinak eginaz.


Ondorengo loturetan jardunaldiko kartela eta autobusaren ordutegia guraso arduradunekin.


1) Alebinen (LH5-LH6) kartela.


2) Benjaminen (LH3-LH4) kartela. 

3) Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak. 


Ohar garrantzitsua ORIOKO 5-6 taldearentzat: Ondo fijatu non hartzen duzuen autobusa. Oriotik irteteko TREN GELTOKIKO BIRIBILGUNEAN hartuko duzue, Zarauzko beste bi talderekin batera. Autobusak SUHILTZAILEEN BIRIBILGUNEAN utziko zaituzte. Bertatik oinez Zarauzko Surf Elkartera joan behar duzue (ARGIÑANO AZPIAN).

Ondoren Oriora itzultzeko autobusa errepide generaleko autobus geltokian hartuko duzue, Argiñanotik gertuen dagoen autobus geltokian.

No hay comentarios: