lunes, 5 de octubre de 2015

Gaur hasten dira eskola kiroleko jarduerak.

Gaurko egunarekin batera hasiko dira eskola kiroleko jarduerak.


Gaur LH4ko neskek saskibaloiko entrenamentua daukate eta LH6ko neskek aldiz, eskubaloikoa.

Aipatu, mahai tenisa edo pimg pong gaur hastekoa zela baina mahaiak iritsi ez direnez gaur EZIN IZANGO da ping-pong egin.


Bihar LH5 eta LH6 mailako mutilen txanda izango da, eskubaloiko entrenamentua baitute.
Gainera benjaminek (LH3-LH4) Softball izango dute futbol zelaian.


Asteazkenean, LH4ko mutilek saskibaloiko entrenamentua izango dute  eta LH5-LH6ko ikasleek softball herriko Frontoian.

Ostegunean LH3ko mutilek saskibaloiko entrenamentua izango dute eta ping-pongeko mahaiak iritsi badira mahai tenisa ere izango da jangelan.


Amaitzeko, ostiralean, LH3ko neskak saskibaloia izango dute eta LH5eko neskak eskubaloia. Gainera, A eraikinean (lehen idazkaritza zegoen eraikina) xakeri ere hasiera emango diogu.



Gogoratu, atletismoa aurrerago hasiko dela eta hasiera zeinn amaiera data ohar baten bitartez jakinaraziko dizuegula.


Aurreko albiste batean plazaratu ziren talde kiroletako taldeak zeintzuk ziren. Ondorengo loturan agertzen dira beste kiroletan (Xakea, atletismoa, softball eta mahai tenisa) apuntatu direnen zerrendak.
 
- Zerrendak.


No hay comentarios: