miércoles, 23 de septiembre de 2015

Eskola kiroleko entrenamentuak urriaren 5eko astean hasiko dira!

Albiste honen bitartez jakinarazten zaizue eskola kiroleko entrenamentuak urriaren 5eko astean hasiko direla.  Alebinak (LH5-LH6) eskubaloiarekin hasiko dira eta Benjaminak (LH3-LH4) saskibaloiarekin.

Gogoratu atletismoa ez dela data horietan hasiko, bere hasiera eta amaiera data izena eman dutenei aurrerago helaraziko zaie eskutitz baten bitartez.


Azkenik, gogoratu, gurasoren bat entrenatzeko prest balego jar dadila harremanetan unai@oriokoikastola.eus helbide elektronikoan edo 625 70 64 39 telefonora deitu.

No hay comentarios: