martes, 24 de febrero de 2015

ESKOLA KIROLEKO EGUTEGI BERRIA!

Otsaila hasieran, eguraldi txarra tarteko, 2 jardunaldi bertan behera geratu ziren. Horiek berreskuratzeko urte hasieran emandako egutegian 2 aldaketa egin dira.

1) Eskola kirolaren amaiera asteburu bat atzeratu da. Oraingo egutegiarekin Maiatzaren 9an amaituko da.

2) Bertan behera geratu zen futboleko jardunaldia alebinek soilik berreskuratuko dute (LH5-LH6). Benjaminek ez dute berreskuratuko. Eta berreskuratzeko data berria, martxoaren 19, OSTEGUNA da. San Jose eguna. Partiduak ostegun goizez jolastuko dira.

Klikatu hemen egutegi berria ikusteko.

San Jose egunean jolastuko den jardunaldiaren berri zabaldu zazue arren gurasoen artean. Ziurrenik planak egiten ariko zarete edo egin dituzue partiduaren berri izan gabe!

Barkatu eragozpenak.

No hay comentarios: