lunes, 1 de diciembre de 2014

3x3 Abenduaren 8an.

San Nikolas festen barruan, urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatu du, Orioko udalaren eta ZASTen laguntzarekin.

Txapelketa egun osoan zehar izango da.
Txikienek, LH3tik LH6rakoek, goizez jolastuko dute eta helduenek arratsaldez.
Goizeko partiduetan epaileak jarriko ditugu!

Izena emateko azken eguna ostiral hau da, abenduaren 5a,  eta txapelketa bakoitzean talde kopuru maximo bat dagoenez, azkar ibiltzea gomendatzen dizuet!



No hay comentarios: