martes, 28 de octubre de 2014

ADI!!!!! GURASOENTZAT HITZALDI FORMATIBOA!

Eskola kirolaren aurkezpen bileran aipatu bezela,  ostegun honetan, urriaren 30ean, gurasoei zuzendutako hitzaldia emango du Iñigo Izeta, eskola kirolean aditua denak.

Iñigok eskola kirolaren nondik norakoak aipatuko dizkigu, zein diren bere helburuak eta gurasoek zer rol duzuen ere azalduko du.

Beraz animatu etortzera eta bertan ikusiko gara!


Hitzaldiaren titulua:

"DENOK IRABAZ DEZAGUN, INORK GALDU BEHAR IZAN GABE"

Lekua: Ikastola areto nagusian. DBHko eraikuntzan.
Ordua: 18:30- 20:00


Mesedez, zabaldu mezua gurasoen artean!

Eskerrik asko!

No hay comentarios: